Skip to main content

⚙ Instalazioa / Konfigurazioa

Liburutegiarekin lanean hasteko, hurrengo erreferentzia beharko dugu:

NPM - Angular Leaflet Map

Aurreko puntuan ikusitakoa kontutan hartuta, hurrengo pausoak burutu beharko ditugu Angular Leaflet Map paketea instalatu eta konfiguratu ahal izateko:

NPM paketea instalatu#

Hurrengo agindua exekutatu:

npm i @mugan86/ng-leaflet

Hau burutzean behar ditugun fitxategiak gehituko dira.

Paketearen moduloa gehitu#

Mapen funtzionalitateekin lan egin behar dugun atalean, "NgLeafletModule" moduloa forRoot() funtzioarekin gehitu beharko dugu app.module.ts fitxategia adibide bezala erabiliz

Modu honetan konfigurazio aurruntena burutzen ari gara. Aurrera egin ahala konfigurazio globala nola ezarri ahal den azalduko da, eman beharreko pauso guztiekin. Honela era lehenetsian guk nahi dugun konfigurazio zehatz bat izango dugu mapa guztietan erakusteko.

import { NgModule } from '@angular/core';import { BrowserModule } from '@angular/platform-browser';
import { AppComponent } from './app.component';import { NgLeafletModule } from '@mugan86/ng-leaflet';
@NgModule({  imports: [BrowserModule, NgLeafletModule.forRoot()],  declarations: [AppComponent],  bootstrap: [AppComponent],})export class AppModule {}

Estiloak gehitu#

Paketea instalatzean kontuta eduki beharko dugu "@mugan86/ng-leaflet" direktorioa gehituko dela "node_modules" direktorioaren barruan, non mapak zuzen erakusteko estilo fitxategiak aurkituko ditugu.

Fitxategia hemen aurkituko da:

node_modules/@mugan86/ng-leaflet/assets/styles/common.css

"styles.css" fitxategian honela gehituko dugu:

@import url('./../node_modules/@mugan86/ng-leaflet/assets/styles/common.css');

Ezarpenak zehaztuta, erreferentzia honen bitartez mapen funtzio desberdinekin lan egin ahal izango dugu.

Konfigurazio egitura#

Aldaera desberdinetan ditugun konfigurazioei buruzko informazio orokorra edukiko dugu atal honetan.

Aipaturiko liburutegiak dituen funtzionalitateak erabiliko ditugu non pausoz pauso, bakoitzaren xehetasunak emango dira erlazionaturiko esteka batekin, adibidearekin trebatzeko.

IConfigMap edukiko dugu, mapetan ezarriko diren aukera desberdinak zehazteko balioko digun egitura izango da.